Skip to main content

GES Proiektua DBHko 4. mailan

Gazte Ekintzaile Solidarioak proiektuak ekintzailetasuna eta solidaritatearen  baloreak ikasgelara eroan gura dauz. Orain urte batzuk nazioarteko lankidetza bizitzeko kooperazio proiektutzat jaio izan zan arren, egun, inguruko premiei erantzun gura deutse.

Ikasturtean zehar ikasle taldeak alkarte bat sortzen ikasi eta  berori kudeatzen dau. Sortutako alkarte honek erabakitzen dau nogaz kooperatu, beti be bestearen beharrizan bereziei erantzuteko. Lankidetza proiektua dan legez bere helburua alkarregaz lan egitea da eta horixe egiten dabe ikasleek ikasturtean zehar.

Badagoz  aurrera eroan doguzan proiektuak eta lanean jarraitzeko bultzada emoten deuskuenak: Ekuadorren ikastetxe baterako ordenagailu bi lortzeko proiektua, Bolibian uraren kanalizazio lanak egiteko proiektua, Tailandian Birmaniako errefuxiatuentzat musika tresnak lortzeko proiektua edo Bermeoko Kate Sarea alkartearentzako elikagaiak biltzeko proiektua. Guzti honeek dira aurrera jarraitzeko indarra emoten deuskuenak eta beste proiektu batzuetan sartzeko ilusioa sortzen dabenak.

 

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
fitxategiak
ZIRKULARRA 14-15 Gurasoentzako GES proiektua.pdf
ZIRKULARRAK 15-16. Solidarioak.pdf