Agenda 21

Zer da EA21?  
Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko.

 

Zein da EA21 en helburu nagusia?
Eskolako Agenda 21aren helburu nagusia gizakiaren, gizartearen eta ingurumenaren arteko harremanak hobetu, eta bizi kalitatearen eta ingurumen kalitatearen arteko oreka sortzeko hiritar arduratsuak lortzea da.

 


EKOARDURADUNAK: Funtzioak eta Izendapenak  

Agenda21 proiektuko ekimenak aurrera eroateko dinamizatzaile nagusi bat dago, eta beragaz batera kooordinatuta lan egiten daben ikasle arduradunak. Honeei deritsogu EKOARDURADUNAK.

Ondoko honexek dira euren funtzio edota betebeharrak:

  • Gelako txoko berdearen erabilera, tutoreagaz batera, bultzatu.
  • "Ingurumen Batzordean" parte hartu
  • Ekoarduradunen bileretan parte hartu eta:
    • Erabagiak hartu.
    • Proposamenak egin.
    • Gelako kideak informatu.
    • Gelako ohitura onak zaindu: argiak amata, ontziak hutsitu, papera ondo erabili, eskolako material zaharkitua jagokon ontzian jarri...
    • Ontzi horiak hutsitu eta neurtu.
    • Yogur poteak batu eta neurtu.
    • Tapoiak batu eta neurtu.

 

 

2016 / 17ko EKOARDURADUNAK

 
LH 3A Leitza Gonzalez / Eñaut Atxikallende LH 3B Leizuri Goikoetxea / Aitor Etxebarria  
LH 4A Laida Elorriaga / Ugaitz Madariaga LH 4B Ibai Fernandez / Leire Bilbao  
LH 5A June Torrontegi / Aisa Basterretxea LH 5B Jon Lopez / Maren Mendizabal  
LH 6A Oihan Mujika / Naia Gómez LH 6B Iraia Zautua / Aner Rasines  
LH 6C Miren Arroyo / Markel Barrenetxea      
DBH 1A Andoni Menendez / Iker Bilbao DBH 1B Eneko Uriarte / Olaia Andonegi  
DBH 2A Irati Rodriguez / Eneko Telleria DBH 2B Ekaitz Gaubeka / Aitor Jimenez  
DBH 3A Asier Beitia DBH 3B Inhar Rueda / Amaia Astorkiza  

 Bilera Egutegia


 

2016/17:  HONDAKINAK ETA BERE KUDEAKETA JASANGARRIA (GBB)  

Aurton “Kontsumo Jasangarria: GBB, Gutxitu, Berrerabili, Birziklatu” lelopean datorren bigarren faseari ekingo deutsegu. Zer esanik ere ez, horregaz batera lantzen jarraituko ditugula iraunkortasuna eskatzen daben beste gaiak: energia, elikagaiak eta elikadura,..

GBB gauzatzeko ondoko konpromezu zerrenda prestatu dogu

  • HONDAKINAK
    • Hondakinak Gutxitu, Berrerabili eta Birziklatuko ditut.
    • Birziklatzea: Hondakinak bereizteko ontziak behar bezala erabiliko ditut.
  • KONTSUMOA: Baliabideen eta materialen kudeaketa arduratsu eta eraginkorra egingo dut.
    • Koaderno guztiak amaitu arte erabiliko ditut.
    • Orri guztiak alde bietatik erabiliko ditut.
    • Zirriborro lanak, birziklatzeko orrietan egingo ditut.
    • Eskolako/etxeko materiala behar bezala erabili eta zainduko dut.

Konpromezua ulertu ondoren, hau txostena izenpetuko dabe adostasunaren seinale.


 

2015/16: HONDAKINIK ONENA, SORTZEN EZ DANA!  

Lehen fase hontan, "HONDAKINAK" gaia landu genduan beren-beregi, "Aktibatu+" programan parte hartuz.

Asmoa zan ikastetxearen erosketa irizpideak eta hondakinen sorkuntza aztertzea eta ,informazio hori edukita, hondakinak murrizteko aukera izatea langile eta ikasleen ohitura aldaketen bidez.

Aktibatu+ ekimenaren prozesuko faseak hauexek izan ziran:

  • Erosketa - hondakinen azterketa
  • Ekintza plana eta kanpaina
  • Erosketa - hondakinen bigarren azterketa
  • Ospakizuna

 

UDAL FOROA 2015 /16