Garraioa

AUTOBUSA:

1. Ikasturte osoan, aukeratutako geltokiari jagokon autobusa erabili behar da goiz eta arratsaldez. Baina bere ibilbideko edozein geltokitan igo/jaitsi leiteke.

2. Autobusa hartu dauana derrigortuta dago erabiltzera. Istripu asegurua horren arabera dago kontratatuta.

3. Autobuseko arauak betetu egin behar dira.

4. Egunen batean autobusik erabiliko ez badau, ohartarazi aurretiaz agenda bidez.

5. Etxebizitza aldaketeagaitik edo beste zeozegaitik autobusa aldatu beharra badozue ikasturtea hasi eta gero, idazkaritzara deitu eta eskari orria bete. Tokia egon badago, eskaria onartuko da.