Gurasoen sarea

Gurasoak ikastolako parte diran heinean, euren ekarpenak egiteko eta Hezkuntz komunitate aktibo baten bilketan, sortutako taldea da. Ekintza desberdinak antolatzen dabez ikasturte guztirako.

 

Sarea era honetan osotzen da:

  1. Gela bakoitzeko arduradun bat eta ordezkari bat.
  2. Arduradun horren artean mailako arduradun bat eta ordezkari bat aukeratzen da, hau da, HH1 zikloa (0 urte, 1 urte eta 2 urte), HH2 zikloa (3 urte, 4 urte eta 5 urte), LH1 zikloa (LH 1maila eta LH2 maila), LH2 zikloa (LH3 maila eta LH4 maila), LH3 zikloa (LH5 maila eta LH6 maila), DBH1 zikloa (DBH1 maila eta DBH2 maila) eta DBH2 zikloa (DBH3 maila eta DBH4 maila), guztira 7 arduradun.

 

Bilera orokor bi egingo dira, bat ikasturte hasieran Irailan edo Urrian eta beste bat Otsailan ohiko diran batzar orokorrak erabiliz.
Horretaz gain eta beharrizanen arabera ez ohiko batzarrak egingo dira.