Skip to main content

Ongi etorri!

2021/09/09

Konturatu orduko, ikasturte berri baten atarian gaude. Oporraldia eta gero nekeza izaten da betiko errutinetara bueltatzea baina egin beharra dago eta egitekotan, egin dezagun lasaitasunetik!

Atzean, ikasturte berezi bezain gogorrak utzi ditugu eta badirudi, hurrengoak lasaiagoak izango direla. Bada ezpada ere, ez diogu errespeturik galduko COVIDari. Etorkizuneko herritarrak heztea da ikastolaren helburu nagusia eta horri oratuko diogu beste ikasturte batez. Ez ginen geldirik egon pandemiak gogor jipoitu gintuenean, ezta gutxiago orain, lasaitasun pixka bat ematen digula uste dugunean. Erronkak planteatzen dizkiegu gure ikasleei eta hori izango dugu iparra guk ere: erronkak. Erronkaz beterik dator ikasturte hau. Alde batetik, gure ikastolaren irudia gaurkotu nahi dugu.

Bestetik, pedagogikoki eman ditugun aldaketek, espazio desberdinak eskatzen dizkigute. Hori abiapuntu etorkizuneko ikastola marraztu eta eraiki nahi dugu. Horretarako, prozesu parte hartzaile bat irekiko dugu, komunitate osoaren ahotsa entzun dadin. Hezkuntza eskaintza integral batean zerbitzuek ere garrantzia dute eta eskaintzen ditugun zerbitzuak hobatzea eta zuen, familien, beharrizanetara moldatzea (posible denean) dugu helburu bakarra. Langileen formakuntza etengabean jarraituko dugu, hori bait da gure ikasleen onuran eraginik eta gehin duen faktorea.

Aurreko ikasturtean mahairatutako ordutegien gaiari burubelarri oratuko diogu eta prozesu partehartzaile bat irekitzeko konpromezua berresten dugu hitz hauekin. Kooperatiba honetan, zuen hitza entzutea oso garrantzitsua da guretzat.

Estropadaren hirugarren luzean sartzen gara, gogoz eta ilusioz. Emango ditugun palada guztiak ez dira onak izango,baina, ikasiko dugu hortik ere.

Beti bezala, gurekin ez daudenak gogoratuz amaitu nahiko genuke. Nondik gatozen jakitea garrantzitsua da, norantz goazen jakiteko eta.

Ongi etorri 2021- 2022 ikasturtera eta zaindu zaitezte!

21-22_ikasturte_Hasiera_EUSKARAZ.pdf
21-22_ikasturte_Hasiera_Elebidun.pdf

Azken albisteak

2024-01-17
Agurne Barruso Lazkano da Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi berria. Urte hasierarekin batera hartu du kargua, eta Jose Luis Sukia ordezkatu du eginkizun horietan.
2023-11-03
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da.
2023-09-29
Hezkuntza Marko Orokorrak, ekitaldian azpimarratu denez, “ikastolentzako zoru komuna izan nahi du, ikuspegi pedagogiko komun bat ikastola guztientzat”, gerora, ikastola bakoitzak bere errealitatetik abiatuta eta bere errea