Lege oharra

 

ERABILEAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza honeek onartzen ditu. Honeekaz bat ez bazatoz edo zalantzarik badozu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen deutsugu.

1. ZEIN GARA?

BERMEOKO ELEIZALDE'TAR LUIS IKASTOLA, hemendik aurrera ELEIZALDE IKASTOLA, ondorengo helbidea dau: Arene auzoa 6, 48370 Bermeo (Bizkaia). Website honegaz edo bere zerbitzuekaz zerikusia dauan edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jarri zaitekez:  946 18 75 93. Bestela, hurrengo posta elektronikora bideratu zaitekez:

eleizaldeikastola@gmail.com

www.eleizaldeikastola.net domeinua ELEIZALDE IKASTOLA-rena da.

2. ZER DA ELEIZALDE IKASTOLA WEB SITE DALAKOA?

Orain www.eleizaldeikastola.net tokian zagoz. Hori espazio elkarreragilea da eta ELEIZALDE IKASTOLAK sortu dau produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.

Web toki guztiek moduan, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu. Edozelan ere, aurreratu nahi deutsugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dala. Ildo honeri jarraituz, orri honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen.

3. FITXA TEKNIKOA

Web toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko dau; Hobe PCrako edo Macerako Internet Explorer 5.5 edo goi mailakoa bada. Halaber, monitoreak gitxienez 800 x 600 pixel izango dauz eta Macromediako Flash plug-in dalakoa behar da. Azkenekoa doan deskarga daiteke hurrengo helbidetik: http://www.macromedia.com. ELEIZALDE IKASTOLAk beharrezkotzat jotzen dauzan aldaketa teknikoak egin ahal izango dauz kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobatzeko.

4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK

Web orri hau ELEIZALDE IKASTOLArena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak ELEIZALDE IKASTOLArenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, transmititu, banatu edo ustiatu. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekaz bat web orria erabiltzea da. Ildo honeri jarraituz, deskarga eta kopia pribatuak egin daitekez, baina baldintza honeetan zehaztutako erabileretatik kanpo atara barik. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo ELEIZALDE IKASTOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horreek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta ELEIZALDE IKASTOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza honeetarako debekatuta dago edukiok beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.

5.- WEB ORRIA DOAKOA DA

Komunikazio telematikoan dagoan erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Web orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez doguz zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo honeri jarraituz, Web orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabazi daikez.

6.- IRAUPENA

Erabilera-baldintza website dalakoan aldatu barik jarraitzen daben bitartean mantenduko dira. Ildo honetatik, ELEIZALDE IKASTOLAk edozein unetan eurok aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango dau. Aldaketa horreek web orrian bertan agertu beharko dira.

7.- BERMEAK BAZTERTZEA

ELEIZALDE IKASTOLAk ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen dauan informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen dau erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, ELEIZALDE IKASTOLAk ez ditu bermatzen web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipatu daiteke matxurak konpontzeari buruz. Era berean, zerbitzarian edo web orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak egon daitekez. Dana dalakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean gabilz. Edozelan bere, ELEIZALDE IKASTOLAk web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez dau erantzukizunik.

8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, ELEIZALDE IKASTOLA ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barru, baina mugatu barik. Are gehiago, ez dau erantzukizunik izango ELEIZALDE IKASTOLAk edo ELEIZALDE IKASTOLAk baimendutako edozein ordezkarik kalei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barru, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean ELEIZALDE IKASTOLAren erantzukizunak erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez dau gaindituko.

9.- ESKUMENA

ELEIZALDE IKASTOLAk ez dauka kontrolik web orrialdea erabil daikieneekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta ELEIZALDE IKASTOLAk, bere eskumenei berariaz uko eginez, Bilboko Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dabe web orriagaz zerikusia daben erreklamazio eta gatazka guztietan.

10- DATUAK BABESTEKO POLITIKA

www.eleizaldeikastola.net web orriaren helburu nagusia ELEIZALDE IKASTOLAren produktuen, zerbitzuen eta jardueren barri emotea da.

Datu pertsonalak babesteari buruz, ELEIZALDE IKASTOLAk legezko betebeharrak onartzen dauz, batez be hurrengo eremuetan:

  • Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua
  • Datuak biltzearen helburua
  • Informazioaren hartzaileak
  • Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
  • Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.
  • Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera.
  • Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea.

ELEIZALDE IKASTOLAk erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi dau. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango dau datuak emon nahi dituen. Ildo hooneri jarraituz, erabiltzaileari datuak fitxategi automatizatuan sartuko dirala jakinaraziko jako. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna ELEIZALDE IKASTOLA izango da. Helbidea honako lekua dau: Arene auzoa 6, 48370 Bermeo; Datuekaz tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua ondoko hau izango da:

  • Produktu eta zerbitzuen barri emotea.
  • Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.

Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diran datuak website eta web orriaren jardueretan parte hartzeko eta eurotan sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. ELEIZALDE IKASTOLAk ezingo dauz erregistratu derrigorrezkoak diran datuak emoten ez dabezanak.

Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekaz bete beharko dauz. Gainera, datuok zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu bakoak eta eguneratu bakoak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko dau.

Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, ELEIZALDE IKASTOLAk segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa dauka. Bide honeri jarraituz, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik bako sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren barri emon gura da: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dala. Pasahitza erabiltzaileak eta ELEIZALDE IKASTOLAk besterik ez dakie.

Era berean, ELEIZALDE IKASTOLAk fitxategi automatizatuek daben datuei buruz isilpea gorde behar dau. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen dau.

Erabiltzaileak edo eskuordetzen dauan pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia hartu daikie, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoagaz bat. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko deutso ELEIZALDE IKASTOLAri eta arestian aipatu diran helbideak erabili ahal izango dauz. Halakoetan erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da.

ELEIZALDE IKASTOLA da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarrenak egitea eskatu daike. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dabe.

Cookiak erabiltzeari dagokionez, ELEIZALDE IKASTOLAk honen barri eman nahi deutso erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen dauanean, cookiak erabiltzen dirala eta erregistratu diran erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dala euren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa emoten dabe, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dabez eta bisita-kopurua balioztatzen dabe. Honeri esker, ELEIZALDE IKASTOLAk eraginkortasunez bidera eta doitu daikez eskaintzen dauzan zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dagozan datuak ezin daitekez irakurri. Gainera, ezin daitekez beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakurri. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri dan aukeraren bidez desaktiba daitekez.

Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dabezan datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dogu.

Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dabezan langileek baino ez dabez erabiltzen datuok. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dabezan langileek diziplina-ekintzak jaso beharko dabez; ildo honeri jarraituz, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, erabiltzaileak edo ELEIZALDE IKASTOLAk  baino ezin dabez erabili eta ikusi, deuseztatu, berretsi edo ezabatu erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez emotea gomendatzen deutsogu.

Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, www.eleizaldeikastola.net web orritik urten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Honegaz datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua besteren batek erabiltzen badau edo beste batzuekaz partekatzen bada edo ordenagailua lekui publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo "internet kafean".

11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri dauala onartzen dogu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dauzala ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikagaz edo aholkuekaz ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dogunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dogu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo ELEIZALDE IKASTOLAren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badau, baldintza barriak guztiz onartuko dauz.

© ELEIZALDE IKASTOLA Eskubide guztiak gordeak.