Lehen Hezkuntza

Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den proiektu honek bi helburu ditu: bi etapen arteko zubi lana egitea, batetik; eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzea, bestetik. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta hezkuntza prozesuan ziklo bakoitzak bere zeregina duenez, zikloen eta etapen arteko loturak zainduz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua da. 

Lehen Hezkuntzako proiektuak, TXANELA Proiektuak alegia, Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu.

Ezaugarri orokorraK

  • Material globalizatua da.
  • Ikaslea bere osostasunean hartzen duen proiektuak da.
  • Euskal Herri osorako egina.
  • Diseinu bateratu eta eraginkorra.
  • Zehar lerroak.
  • Irizpide metodologiko argiak.

Webgunea: www.txanela.net

 

LH6. mailako  ORIENTAZIO batzarrean esandakoak daukazuez hurrengo aurkezpenean.