Roberto Aguado

Jakin badakigu, guraso izatea ez dela lan erraza. Inork ez zigun gidalibururik eman eta bidea eginez ikasten joan gara. Bide horretan askotan zalantzak izan ditugu eta oraindik ere horiekin bizi gara. Horregatik, eta zuen eskaerei erantzuteko , Ikastolako guraso eskolak,  hitzaldi desberdinak antolatu ditu. Bada,oraingoan, zuen seme-alaben adineko ezaugarriak, haien jarrerak ulertzeko  argibideak edo egunerokoan lan egiteko moduak erakutsi nahi dizkizuegu.

Hemen duzue, hitzaldiaren edukia:

GAIA: “Mitos de la buena educación. Diferencia entre confianza y abandono”.  Konfiantzaren aitzakiaz, haurrak arreta gabe utz ditzakegu, eta bata edo bestea nola bereizi azalduko zaigu. Haurrak behar duena eta nahi duena ez dira gauza bera. Ongi ulertu eta bereizi beharreko kontua dugu guraso zein hezitzaileok. Sarritan egin ohi dena , edo askok egiten dutena, ez da beti egokia, eta sarritasunak edo asko egiteak ez du egoki bihurtuko”

Hizlaria Roberto Aguado psikologoa izango da. Hainbat esparrutan du eskarmentua Robertok hain zuzen be, irakaslea da, hainbat ikerketa publikatuta ditu, komunikabide desberdinetako lankidea da, psikologia institutu bateko zuzendaritza darama, ehundaka ikastetxetako programa desberdinak koordinatzen ditu, ikertzailea eta aspaldiko urteetan hizlari modura dabil hainbat formazio jardunaldietan.,  Hurrengo loturan edo youtuben,  bere biografia eta lana ikusteko aukera  gehiago duzue.

Hitzaldia

www.robertoaguado.com

Zuen zalantzak argitzeko aukera paregabea eskaintzen zaizue oraingoan. Ez galdu aukera.

Eguna: Otsailak 16

Ordua:17:15- 19:15

Aretoa: Nestor Basterretxea

           

Eleizalde ikastolako guraso eskola/ Pedagogia Batzordea