Mendi taldea

Jakingo duzuenez, ikastolan mendi taldetxo bat dago Aldundiarekin irteerak hilero egiten dituena. Talde hau LH3. Mailatik gorako ikasleetzat da. Horregaitik guraso batzuk batu gara eta ikastola mailan mendi taldetxo bat sortzea da gure asmoa. Talde honetan edozein adineko ikasleek parte hartzeko aukera eukiko dute. Txikitatik lagunarteko mendi zaletatuna suspertzea da helburu nagusia.
Gure asmoa hilean behin mendi irteera bat antolatzea da, egutegia hurrengo hau izanik (LH3-4 eta DBHko mendi irteerak kontuan izan ditugu, eurek ere parte hartu ahal izateko)
- Otsailak 18
- Martxoak 18
- Apirilak 15
- Maiatzak 20
- Ekainak 3
Egutegi hau aldatu daiteke.
Antolaketa dela eta:
1-Ume guztiak guraso edo heldu baten ardurapean egon behar dira.
2-Norberak bere beharrizanak asetzeko ardura dauka (ura, jatekoa, erropa erosoak, e.a.).
3- Bete ezazue beheko ataltxoa eta idazkaritzara ekarri otsailaren 16rako