LH 3. zikloa

LH hirugarren zikloko ikasleek eginiko ekintza desberdinen laburpena erakusten dizuegu albiste honetan. Azken txanpan sartuta gauden honetan, gure ikasleak jo eta ke dabilz

ALDE ZAHARRA BULTZATU: Aurten ere, Barrueta Arte Elkarteak alde zaharra bultzatzeko antolatu duen marrazki lehiaketan parte hartu dugu. Sarituen artean, lehenengo saria Oihane Jimenezek lortu du, bigarrena Paula Bidetxeak eta hirugarrena Garazi Allikak. Zorionak!

ZERTARAKO? Aste honetan ikastolako Ekoarduradunak, beste ikastetxeekin batera, herrian izan dira pepiten azalak eta txikleen hondakinek sorrarazten dituzten kalteen berri ematen. Horrez gain,
ikastetxeetan egindako diagnostikoaren emaitzak zabaldu dizkiete herritarrei.