Agurra
“Familia agurgarria”…
Holan hasten dira gure arteko paperezko gutunak eta oraingoan, lainoetan dagoan hedabide hau ere
bai. Baina hedabide izateaz gain, komunikabide edota hartuemonerako bide izatea gura dogu.
Leihoak ei dira ordenagailuen pantailak. Ateak izatea gura dogu guk: ateak barrukoa kanporatzeko eta
kanpokoari sarrerea emoteko: zelakoak garan, zer egiten dogun, zelan gagozan ikusteko eta ezagutzeko
denporearen eta espazioaren mugak gaindituz batetik; zuon ekarpenak, hobatzeko ideiak, kezkak...
jasotzeko bestetik.
Gure egunerokotasuna zuongana hurreratu gura dogu eta gure xede eta helburuak zuokaz partekatu
bat egin daigun. Alkarlanerako gunea izatea gura dogu. Beste aukera bat gure hezkuntza aberasteko,
inguruan eragiteko eta, zergaitik ez, mundua hobatzeko.
Ongi etorri!