Ur azpitik

Izaro Sub eta Bermeoko udalak, zapatu honetarako, itsas hondoen garbiketa antolatu dute. Portu zaharra eta Artza inguruak izango dira, urpekari eta boluntarioak garbituko dituzten inguruak. Helburu nagusia, ikasleak zein, oro har, jendea sentsibilizatzea da gizakien jarduerak kostaldean, ozeanoetan, aintzira eta ibaietan dituen ondorioen inguruan.  «Itsaso eta ozeanoetara botatzen diren hondakin solidoek milioi bat hegazti baino gehiago eta ehun mila dortoka eta ugaztun hiltzen dituzte urtero planeta osoan», ohartarazten dute Izaro Sub taldetik.

Ikasleentzako tailer desberdinak antolatuko dira 11:30etik aurrera.