Haurrak eta nerabeak

Azaroaren 20an Haurren Nazioarteko Eguna ospatzen denez gero, Eleizalde ikastolak gogora ekarri nahi du Haurren Eskubideen Hitzarmeneko lau printzipioetako bat: haurraren interes gorena. Kontzeptu horren helburua da Hitzarmenean aitortutako eskubide guztiak erabat eta benetan baliatuko direla bermatzea eta ume bakoitzaren garapen bermatzea; horrek gogorarazten digu zein garrantzitsua den haurrak kontuan hartzea gure gizarteak buru egin beharreko erronken aurrean erabakiak hartzen direnean.