Agur baina ez adio!

Jon Lopategi bertsolari bizkaitarra zendu da. Bertsolari txapelduna eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea izan dugu. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 1989an eta Bizkaiko txapela lautan jantzi zuen. Lorpenetatik haratago, bertso eskoletan egindako lanaren balioa da azpimarratzekoa. Eleizalde ikastolan, hainbat urtetan (kontua galduta dugu) jardun izan da bertso irakasle.   Hainbat dira bere "seme- alabak" eta ziur, gaur, maisuarekin bertsotan arituko direna.