ENERGIA AUTOKONTSUMOA

Eleizalde Ikastolak autokontsumoaren aldeko apustu sendoa egingo du Energia, ikastolako eraikinen teilatuetan jarriko diren plaka  fotovoltaikoen bidez lortuz. Guztira, 1.800 m2-ko azalera estaliko da eta 410 MWh sortuko ditu urtebetean, gutxi gorabehera 160 etxek kontsumitzen dutena. Sortzen dugun energia soberakina, sarera irauliko dugu aprobetxagarria izan dadin.

Horri esker, gure elektrizitate-faktura murriztuko dugu, eta, aldi berean, programa pedagogiko bat garatuko dugu, gure Ikasleentzat, zuentzat -familientzat- eta Hezkuntza komunitatearentzat energiaren, jasangarritasunaren eta eraginkortasunaren inguruan. Sare elektrikoan % 100 berriztagarria den energiaren kopurua handitzeaz gain, CO2, NOx eta SOx emisioak murriztuko ditugu. CO2 isurtzea ere saihestuko dugu, 3900 zuhaitzek xurgatutakoaren baliokidea.

Proiektu hau garatzeko Goiener Taldearen laguntza dugu eta beste bost ikastolekin batera, Armentia (Gasteiz), Andra Mari (Etxarri-Aranatz), Argia (Fontellas), eta Laskorain (Tolosa) aintzindariak izango gara.

Oso argi dugu gure eredua gure ekintzetan oinarritu behar dena. Autokontsumoaren alde egin dugun apustuak beste ikastetxe batzuk ere pausoa ematera animatzea nahiko genuke, aberasgarria delako gure ingurunerako, gizarterako eta ingurumenerako”.

Informazioa gehiago, hemen.