IBILALDIA

Iragan maiatzaren 15ean Herri Urratsek egin bezala, Ibilaldiak ere ekitaldi berezi bat egingo du igande honetan, maiatzaren 31n, Bizkaiko ikastolen aldeko jaia ospatu behar zen egunean. Jakina den moduan, aurtengo Ibilaldua urrira atzeratu da, baina aurreikusita zegoen eguneean ere zerbait berezia egin behar zutela erabaki zuten. Urruneko emisio baten bidez egingo dute ospakizun berezi hau, goizeko 11etan hasita, eta Ibilaldia-ren webgunearen bitartez jarraitu ahal izango zaio. "Saio polit eta entretenigarria" izango dela aurreratu dute Elorrioko Txintxirri ikastolako antolatzaileek. Berba gutxi eta ikuskizun ugarirekin osatu dute (musika, dantza, bertsoak, magia...). Gainera, Bizkaiko ikastola mordo batetik ikasleen bideoak jaso dituzte, eta horiek ikusteko aukera ere egongo da, aurkezle berezi baten eskutik, gainera, ume eta gaztetxoen artean oso ezaguna dena.