Skip to main content

0-16 urte bitarteko kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu. Azken xedea pertsonak bere osotasunean heztea da, hiru eremu nagusietan: euskalduntasunean, norberaren garapenari dagokionez eta gizarte kide bezala. Euskalduntasunetik mundura zabalik kokatzen gara, identitatea eta aniztasuna uztartuz, bizikidetzarako baldintza egokiak eraikiz. ”Pertsonak bizitzarako hezi”, horixe bera da geure azken xedea.

Ikastola bat gara

  • Euskal Herriko Ikastolak elkarteko kide 106 ikastola eta 51.365 ikasle elkarrekin.
  • Euskal Curriculum proiektuaren sortzailea.
  • Pedagogian aurrerakoiak.
  • Euskaraz eta Euskal Herrian egindako ikasmaterialak sortzen erreferentzia eta aitzindariak.
  • Ikastola guztion behar bereziei erantzuten dion Elkartasun Ikastolak erakundeko kide.
  • Euskal Herriko Ikastolen bost jaialdi erraldoien antolatzaile: Kilometroak, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz.

Kooperatiba bat gara

  • Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazioko kideak gara.
  • Herritik sortua eta herriarentzat lanean, irabazi asmorik gabeko Herri Onurako Erakundea izendatua.
  • Kooperatiba ereduan oinarritutako hezkuntza komunitatea, guraso, ikasle, laguntzaile eta langileen parte hartze zuzenarekin.
  • Guraso eta langileen etengabeko prestakuntza.
  • Langile talde egonkorra, proiektuarekin identifikatuta.