Skip to main content

Ikasleak pertsona gisa garatzea xede dugunez gero, ezinbestekoa da ikasleekin harremanetan dauden pertsonen arteko elkarlana bermatzea. Horregatik Orientazio zerbitzuko funtzio nagusia, ikasleei, irakasleei eta gurasoei beharrezkoa den orientazioa eta laguntza eskaintzea da, beharrak aztertuz eta dagokion orientabidea bideratuz.

Ikaslearekiko gure begirada gaitasunetan eta aniztasunean oinarritzen da, hau da, pertsona guztiek gaitasunak dituztela eta pertsona guztiak bakarrak eta errepikaezinak garela. Horregatik ikastolan ezartzen diren metodologia eta curriculum neurri guztien helburua erantzun inklusibo bat eskaintzea da.